Gizartea -

Gipuzkoa

Enpresetan lapurretak egiten zituen banda bat desegin dute Gipuzkoan

Sei pertsonak osatzen zuten taldea, eta enpresetako kutxak osten zituzten, gehien bat. Zumarragan, Donostian, Gasteizen eta Eibarren, besteak beste, izandako lapurretak egotzi dizkiete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

 

Ertzaintzaren Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko agenteek enpresetan lapurretak egiten zituen sei pertsonak osatutako talde bat desegin du aste honetan. Taldeak enpresetan lapurtzen zuen, diru-kutxak gehien bat, Segurtasun Sailak ohar baten bidez informatu duenez.

Zumarragan, Donostian, Gasteizen eta Eibarren, besteak beste, izandako lapurretak egotzi dizkiete. Sei atxilotuetatik bi kartzelara bidali dituzte.

Zehatz-mehatz, taldeak gasolindegietan eta industrialdeetako enpresetan egin zituen lapurretak, kutxa gogorrak eta bestelako gauzak ostuta.

Ertzaintzako agenteek Zumarragako gasolindegi batean -maiatzaren 12an-, Donostiako beste gasolindegi batean eta Zumaiako enpresa batean lapurreta egin zituztenaren susmoa hartu zuten, baita Gasteizko bi enpresetan ere, ekainaren 26an.

Atxilotuek 27, 30, 31, 49, 54 eta 64 urte dituzte, horietako bost aurrekariekin. Bergarako 1 zenbakiko Instrukzio Auzitegiaren esku utzi zituzten. Horietako bi Martuteneko kartzelan daude, eta beste laurak aske

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Albisteak Gipuzkoa Delituak bideoak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Ebasketak albisteak