Gizartea -

Tragedia

Ume bat hil da Hondarribiko jatetxe bateko atea gainera erorita

Lau urteko mutikoa erietxera eraman zuten, baina ezin izan zuten haren bizitza salbatu. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Udalbatzak babes osoa erakutsi die umearen senideei.

Lau urteko haurra hil zen Hondarribiko jatetxearen sarrera. Argazkia: EFE
Lau urteko haurra hil zen Hondarribiko jatetxearen sarrera.
Lau urteko haurra hil da Hondarribian ate bat gainera erorita

G. Palacios | eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau urteko ume bat hil zen atzo Hondarribiko jatetxe bateko atea gainera erorita.

Ezbeharra 16:30 inguruan jazo zen, Bidasoa Pasealekuko jatetxe batean,  Ertzaintzak eitb.com-i jakinarazi dionez. Haurra Bidasoako Ospitalera eraman zuten, baina ezin izan zuten haren bizitza salbatzeko.

Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian, ezbeharra zergatik gertatu zen argitzeko. Jatetxeko jabeak eta lekukoak galdekatu ditu eta behera etorritako atearen zatiak auzitegiaren esku utzi ditu.

Hilotza auzitegiko patologia zerbitzura bidali dute, autopsia egiteko.

Bestalde, Hondarribiko Udalak bere babes guztia helarazi dio haurraren familiari. Ohar baten bidez, adingabearen "heriotza tragikoa" deitoratu du.

Udalbatzak, eta, "adingabearekin duen familia harremana dela eta", jarduneko alkateak, Juan Maria Altuna Muñoak, bereziki, "babes osoa" erakutsi die "umearen senide eta lagunei", "beraientzat hain lazgarria den une honetan".

Ikerketa, zabalik

Ertzaintzak zenbait lekuko galdekatu ditu gaur, heriotzaren nondik norakoak argitzeko irekitako ikerketan.

Segurtasun sailak adierazi duenez, Ertzaintzak ezbeharraren lekua ikuskatu du, eta atea jaso du ikertu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hondarribia bideoak Jatetxeak