Gizartea -

Hirigunean

Gidari bat 134 kilometro orduko abiaduran harrapatu dute Gasteizen

34 urteko gidaria Gamarrako atean atzeman zuen Udaltzaingoak iragan ostiralean, 12:45ean. Tarte horretan gehieneko abiadura muga 50 kilometro ordukoa da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatu dio Gasteizko Udaltzaingoak 34 urteko gidari bati. Gasteizko hirigunean 134 kilometroko orduko abiaduran harrapatu zuten udaltzainek. Tarte horretan gehieneko abiadura muga 50 kilometro ordukoa da.

Udalak gaur agiri batean jakitera eman duenez, gidaria atzo aurkitu zuten, baina urraketa iragan ostiralean egin zuen 12:45 aldera, Gamarrako atean.

Gidariaren jokabidea larria izan zen eta 600 euroko isuna ezar diezaiokete. Era berean, gidabaimeneko sei puntu gal ditzake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arabako berriak