Gizartea -

Uxueko sutea

Nafarroako Gobernuak 2. larrialdi maila bertan behera utzi du Uxuen

Oraindik ere 15 suhiltzailek lanean dihardute sua erabat itzalita gelditzen dela bermatzeko.

900 hektarea erre ditu suak Bigas gainean
900 hektarea erre ditu suak Bigas gainean
900 hektarea erre ditu suak Bigas gainean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du atzo ezarritako 2. larrialdi maila, eta, ondorioz, Espainiako Gobernuak sua itzaltzeko eskainitako laguntza erretiratu egin du.

Dena den, oraindi ere 15 suhiltzaileko talde bat sua erabat itzalita dagoela bermatzeko lanean ari da. Suhiltzaileez gain, bost suhiltzaile kamioi, lau ibilgailu eta sutea kontrolatzeko aginte-postu bat mantendu dituzte.

Eguraldiak sua itzaltzeko lanak erraztu ditu, izan ere, haizeak iparraldera egin du eta tenperaturek ere behera egin dute.

Larunbat gauean, lanek ez dute etenik izan gau osoan. Talde bat zaintzan egon da, sua zabaldu ez zedin. Atzo eguerdiaz geroztik, sua kontrolpean dago, Nafarroako Gobernuak jakitera eman zuenez.

Jose Javier Esparza Nafarroako Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria Uxuera joan da, suteak erretako eremua ikuskatzera.

Bigas gainean piztu zen sua, ostiral ilunabarrean. Guztira 900 hektarea erre dira, batez ere, basoak eta zereal sailak. 11 kilometroko eremua kaltetu da, baina sutea ez da herriguneetara iritsi. Uzta biltzeko makina baten txinpartak piztu zuen sua, Javier Morras Nafarroako Barne kontseilariak atzo egindako agerraldian baieztatu zuenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako Gobernua