Gizartea -

Javako epaitegiak

Epaileak Messi inputatu gisa mantendu du, ustezko iruzur fiskalagatik

Magistratuaren ustez, futbolariak “egitura sozietario faltsua sortzea eta mantentzea ezagutu eta onartu ahal izan duen nahikoa zantzu” daude.

Leo Messi. Artxiboko irudia. EFE
Leo Messi
Leo Messi. Artxiboko irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leo Messiren aurkako iruzur fiskalaren akusazioa artxibatzeko Fiskaltzaren eskaera errefusatu du Gavako (Bartzelona) epaile batek, eta Argentinako futbolaria inputatu gisa mantentzea adostu du. Ondorioz, Jorge Messi aitarekin batera epaitegietara joateko ateetan dago, Ogasunaren aurkako hiru delitu leporatuta.

Autoan, Gavako 3 zenbakiko instrukzio-epaitegiko titularrak Bartzelonako jokalariaren aurkako inputazioa mantendu du, eta hamar egun eman dizkie Fiskaltzari eta Estatuko abokatuari, ahozko epaiketa irekitzea edo auzia artxibatzea eskatzeko.

Magistratuaren ustez, futbolariak “egitura sozietario faltsua, sortzea eta mantentzea ezagutu eta onartu ahal izan duen nahikoa zantzu” daude, "irudi-eskubideetatik izandako diru-sarreren zergak ordaintzeko betebeharra saihesteko helburuarekin".

Epaileak 2013ko ekainean inputatu zituen Leo Messi eta haren aita, Jorge, Ogasun Publikoaren aurkako hiru delitu egotzita, 4,1 milioi euroko iruzurra egin zutela uste izanda, 2007 eta 2009 urteen artean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Messi albisteak