Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Durangon, bikotekide ohiari eraso egiteagatik
Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du, bikotekide ohiari jipoi bat ematea leporatuta. Ekainaren 10ean ere ustez eraso egin zion.
Erredakzioa
Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du, bikotekide ohiari jipoi bat ematea leporatuta. Ekainaren 10ean ere ustez eraso egin zion, eta, orduan ere, atxilotu egin zuten.
Ustezko erasoa goizaldean izan da, emakumearen etxebizitzan. Jasotako kolpeen ondorioz, Durangoko anbulatorioan artatu dute, eta, geroago, Gurutzetako ospitalean, Segurtasun Sailak ohar batean jakitera eman duenez.
Bien arteko eztabaida baten ostean, gizonezkoak kolpeak eman dizkio gorputzeko hainbat ataletan, eta mugikorra kendu dio, emakumea Poliziari deitzen eta laguntza eskatzen saiatu denean.
Erasotzailetik ihes egin eta pisutik ateratzea lortu ostean, biktimak 02:30ean Durangoko Udaltzaingoaren bulegora jo du, eta, gertatutakoa salatu ostean, agenteek herriko anbulatoriora lagundu diote.
Zertxobait geroago, Ertzaintzak ustezko erasotzailea aurkitu du, haren etxebizitzan, eta atxilotu egin du.