Gizartea -

Hilketa

Neska bat atxilotuta Alcoyn, bere ume jaioberriaren heriotzagatik

18 urte ditu neskak, eta ospitalean dago. Umearen gorpua edukiontzi batean zegoen, eta sastada bat edo bi zituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 urteko emakume bat atxilotu du Poliziak Alcoyn (Alacanten), bere ume jaioberria hiltzea egotzita. Umearen gorpua edukiontzi batean aurkitu dute, Alacanteko Polizia Nazionaleko iturriek Eferi baieztatu diotenez.

Iturri horien arabera, gaztea (Kolonbian jaioa, eta naziotasun espainiarra duena) asteazken gauean joan zen Virgen de los Lirios ospitalera, erditu berria zegoelako sintomekin.

Osasun-langileek bere umea non zegoen galdetu ziotenean, neskak ez zuen informaziorik eman, eta, hortaz, ospitaleak agintariak abisatu zituen.

Bat edo bi sastada

Abisua jasota, Polizia Nazionaleko agenteek jaioberriaren umea aurkitu zuten, edukiontzi batean (Peru kalean, gaztearen helbidetik gertu), eta gero umearen heriotzaren egilea izatea egotzita atxilotu zuten. Umearen gorpuak sastada bat edo bi zituen.

Antza denez, neskak etxean izan zuen umea. Ospitalean dago eta hor jarraituko du 24-48 orduz. Polizia Nazional zaintzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak azken ordukoa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Umeak Erailketak albisteak Valentzia albisteak