Publizitatea
Itxi

2014/08/07

22:24

Gizartea

Lehen urteurrena

Mikel Arzak gogorarazi dute Pasealeku Berrian plaka bat jarrita

Erredakzioa

Gazteari Urgull mendiko haitz handi bat gainean erori zitzaion eta hil zen. Donostiako Udal Gobernuaren hitzetan, familiak "bidezkoa uste duena defendatzeko eskubidea du".

1:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Mikel Arzaken lagunek gaztea gogorarazi dute gaur Donostiako Pasealeku Berrian. Plaka bat jarri dute bertan. Duela urtebete hil zen, Urgull mendiko maldatik eroritako haitz handi bat gainean erorita.

Euskadi Irratian egindako adierazpenetan, ekitaldi xume eta pribatua zela azaldu du Julen Cestero hildako gaztearen lagunak. Arzaken koadrilak antolatu duela erantsi du.

Arzak gogora ekartzeko plaka bat jarri dute, 'Bihotz zabaleko laguna' epitafioarekin. Iaz, abuztuaren 7an, 20 urte zituela hil zen harri jausi batek azpian harrapatu eta gero. Harkaitz handi batek buruan jo zuen Cesterorekin eta beste lagun batzuekin Pasealeku Berrian paseatzen ari zenean.

Cesterok azaldu duenez, tragedia gertatu baino egun batzuk lehenago, antza denez, beste "harri jausi bat" izan zen, baina ez zuen biktimarik utzi. Bestalde, prozesu judizialak zabalik jarraitzen du; izan ere, bost teknikariren auzipetzea eskatu dute senitartekoek.

Udala

Donostiako Udal Gobernuaren hitzetan, familiak "bidezkoa uste duena defendatzeko eskubidea du".

Josu Ruiz Exekutiboko bozeramaileak prentsaurrekoan azaldu duenez, Udaleko bi teknikari inputatu nahi ditu familiak, homizidio arduragabea egotzita.

"Denborarekin ebatziko duten gai juridiko" bat dela azpimarratu du bozeramaileak, baina senitartekoek "bidezkoa uste dutena defendatzeko eskubidea" dutela gaineratu du.

Hildako gaztearen familiari eta lagunei "besarkada" igorri nahi izan die Ruizek. "Ezbairik gabe duela urtebete gertatutakoa drama eta tragedia bat da", adierazi du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena