Gizartea -

Inguruko herriak

Sei auto erre dituzte Barakaldo eta Trapagaranen

Ertzaintza ikertzen ari da istripuak izan diren ala nolabaiteko harremana duten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan suertatutako bi sutek sei auto kiskali dituzte Trapagaranen eta Barakaldoko erriberan. Ertzaintzak azaldu du oraindik ez direla arrazoiak argitu.

Suteak igande arratsaldean piztu dira. Lehena Trapagaraneko Juncal industriagune inguruan izan da, eta bi auto eta kamioi bat erre dira. Bigarrena Barakaldoo erriberan izan da, eta bi autok eta furgoneta batek kalte ezberdinak izan dituzte.

Bi sute horiez gain, larunbat goizaldean ere antzeko zerbait gertatu zen Muskizen, eta bertan ere lau autok kalteak izan zituzten San Julian auzoan.

Hiru herriak nahiko hurbil daude, eta Ertzaintza ikertzen ari da istripuak izan diren ala nolabaiteko harremana duten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trapagaran albisteak