Gizartea -

Urteurrena

Bermeok 1912ko galernan hildako 143 arrantzaleak gogoratuko ditu

Itsasontzien prozesio isila egingo da Xixilarantz 1912ko galerna gogoratzeko eta itsasoan galdutako arrantzaleak omentzeko.

Lore eskaintza galernaren 100. urteurrenean. Argazkia EITB
Lore eskaintza galernaren 100. urteurrenean
Lore eskaintza galernaren 100. urteurrenean. Argazkia EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bermeoko herriak enbataren ondorioz bizia galdu zuten 143 marinelak omenduko ditu gaur, 102. urteurrenean. Arrantzaleak Bizkaiko kostaldeko uretan arrantzan zebiltzan ezbeharra gertatu zenean eta, istripuan hil ziren gehienak bermeotarrak ziren.

Itsasontzien prozesio isila egingo da Xixilarantz 1912ko galerna gogoratzeko eta itsasoan galdutako arrantzaleak omentzeko.

21:30etik aurrera, Bermeoko bizilagunak Baztarren elkartuko dira kandelak eskuetan eramanez eta hondamendiaren ondorioz sortutako abestiak abestuz.

Baztarretik Bermeoko portura abiatuko dira, itsasontziekin batera, lore eskaintza egin eta hildako arrantzaleak gogoratzeko; haietako 116 bermeotarrak ziren, eta besteak inguruko herrietakoak, Elantxobe, Lekeitio eta Ondarroakoak, hain zuzen.

Hau guztiaz gainera, "Aita Guria" baleontzia bisitatu ahal izango da Bermeok itsasoarekin duen lotura eta historia aditzera emateko.

102. urteurrena gogoratzeko ekitaldiak, ordea, iragan larunbatean hasi ziren gaurko prozesioan parte hartuko duten itsasontziei ongietorria emanez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo albisteak Historia Arrantza