Gizartea -

Nafarroa

Marokoar gazte bat konorterik gabe jipoi handia jaso ostean Vianan

Ostegun goizaldean topatu zuten, zauri larriekin. Gazteberri elkarteak protesta bat deitu du biharko, 21:00etan, erasoa salatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urteko gazte marokoar bat konorterik gabe topatu dute Vianan, jipoi handia jaso ostean. Gaztea herri nafarrean bizi da, duela urte asko, bere familiarekin.

Aurreko asteko ostegun goizaldean topatu zuten, Vianako harresiaren ondoan. Zauri larriak zituen aurpegian, zenbait hortz apurtuta eta beso bat ere haustuta, Foruzaingoaren lehenengo ikerketen arabera, objektu gogor batekin eraginda.

Momentuz, ez dute zehaztu zelan gertatu zen erasoa, baina baztertu dute harresitik jausi izana, hasiera batean pentsatu bezala.

Bitartean, gazteak ez du ezer gogoratzen; gaur, asteartea, Logoroño Ospitaletik (bertan dago ostegunetik) Nafarroako Ospitalera eramango dute, ebakuntza egin diezaioten.

Bihar, asteazkena, Gazteberri elkarteko gazteek protesta bat deitu dute 21:00etan, Vianan, erasoa salatzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Viana bideoak Eguneko albisteak Maroko