Gizartea -
Donostiako Aste Nagusia
Esne Beltza taldeak kontzertua eskainiko du Donostiako Piraten alde
Joan den asteartean kontzertua eskaini behar zuen Esne Beltzak taldeak, baina ekaitz batek emanaldia bertan behera utzi eta gunea hustera behartu zuen. 90.000 euro inguruko kalteak izan dituzte.
Erredakzioa
Esne Beltza musika taldeak emanaldi berezia eskainiko du ostiral honetan Donostiako Piratak elkartearen alde, joan den astearte gauean izandako ekaitzaldiak aipatutako elkartearen gunea –La Flamenka- hondatu ostean.
Ohar baten bitartez, Piratek adierazi dute kontzertua 18:30ean izango dela, La Flamenka gunean bertan, Donostiako kaian.
90.000 euro kalteetan
Joan den asteartean kontzertua eskaini behar zuen Esne Beltza taldeak Donostiako Aste Nagusiaren baitan, baina ekaitz batek emanaldia bertan behera utzi eta gunea hustera behartu zuen.
Haize ufadek eta euriak kalte material ugari sorrarazi zituzten La Flamenka gunean. Piratek 90.000 eurotan zenbatetsi dituzte kalteak, eta elkartasun kanpaina bat jarri dute martxan babesak jasotzeko.