Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute emazteari eraso egitea leporatuta Bilbon
Emakumeak ireki die etxeko atea ertzainei. Bertako logela batetik irten da gizonezkoa eta agenteen aurka egin du era oldarkorrean.
Erredakzioa
Gizonezko bat (39 urte ditu) atxilotu du Ertzaintzak goizaldean, Bilbon, emazteari eraso eta mehatxu egitea leporatuta, bien etxebizitzan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Peñako auzoko bizilagun batek Ertzaintzara deitu du, 01:15ean, etxebizitza batean tratu txarrak ematen ari ziren susmoa zuela ohartarazteko, oihuak entzuten zituelako.
Emakume batek ireki die etxeko atea ertzainei. Bertako logela batetik irten da gizonezkoa eta agenteen aurka egin du era oldarkorrean, eta horiek murriztu besterik ezin izan dute egin, Segurtasun Sailak adierazi duenez.
Emakumeak agenteei azaldu dienez, elkarren arteko eztabaida bat izan zuten, eta gizonezkoak kolpatu egin zuen, mehatxu egiteaz gain. Ondorioz, ertzainek atxilotu egin dute ustezko erasotzailea.