Gizartea -
Immigrazioa
20 etorkin zeramatzan ontzi bat atzeman dute Melillan
Espainiako kostaldera arrakastaz iritsitako azken ontzia ekainaren 3an heldu zen, 24 etorkinekin. Horien artean lau emakume eta bost edo sei urteko ume bat zihoazen.
Erredakzioa
Jatorri afrikarreko hogei pertsona zeramatzan ontzi bat antzeman du Guardia Zibilak Melillako kostaldera iristea helburu zuenean, iturri polizialek azaldu dutenez.
Motoredun ontzia 11:00etan ikusi du mugen kontrolaz arduratzen den Guardia Zibilaren taldeak. Gauzak horrela, operazio bat jarri dute martxan ontzia antzeman eta melillako kostaldera ez heltzeko.
Melillara heldu zen azken ontzia, ekainaren 3an
Hasierako erresistentziaren ondoren, 12:30erako ontzia Marokoko Beni-Enzareko portura eraman du Marokoko poliziak Guardia Zibilaren laguntzarekin. Horrela, lurralde espainiarrera sartzeko ahalegina bertan behera utzi dute aipatutako bi indar polizialek.
Espainiako kostaldera arrakastaz iritsitako azken ontzia ekainaren 3an heldu zen, 24 etorkinekin. Horien artean lau emakume eta bost edo sei urteko ume bat zihoazen.