Gizartea -

Laredoko hilketa

Azken agurra eman diete Laredon hildako bi laudiotarrei

Jehovaren lekukoek Laudion duten egoitza txiki geratu da Laredoko hilketako bi biktimei azken agurra emateko. Bizilagun ugari bertaratu da hildakoen gertukoei dolumin sentikorrena adierazteko.

Azken agurra eman diete Laredon hildako bi laudiotarrei. Argazkia: EFE
Azken agurra eman diete Laredon hildako bi laudiotarrei.
Laredon labanaz hil zituzten aita-alaben omenezko hiletak egin dituzte

0:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken arratsaldean eman diete azken agurra Laudioko bizilagunek igandean Laredon hil zituzten Gabino eta Mercedes Garcia aita-alabei.

Jehovaren lekukoek Laudion daukaten egoitza txiki geratu da Laredoko hilketako bi biktimei azken agurra emateko. Bizilagun ugari bertaratu da hildakoen familia eta lagunei dolumin sentikorrena adierazteko.

Natxo Urkixo Laudioko alkatea, eta Angel Vega Laredokoa ere bertan izan dira, baita Iciar Lamarain Arabako Kultura eta Euskara diputatua ere.

Zoriotxarreko ezbeharra iragan igande arratsaldeko 18:30ak aldera gertatu zen, Gabino eta Mercedes Laredoko Salve hondartzatik irtetzen ari zirela. Une horretan, Madrilgo ospitale bateko erizaina zen Mario I.R, 52 urteko bilbotarra emakumearengana hurbildu eta 11 bider sartu zion labana. Haren aita laguntzen saiatu zen baina hari ere labankada eman zion.

Erasotzaileak hildakoekin loturarik ote duen ala ez ikertzen dabil Guardia Zibila. Biktimek Laredon zuten etxetik 200 bat metrotara du etxea atxilotuak. Dena den, oraingoz ez da inongo loturarik topatu eta erotasunaren hipotesiak du nagusitasuna.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak azken ordukoa Epaiketak bideoak Laudioko argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Kantabria gaur Giza hilketak Gorobel magaleko kuadrilla