Gizartea -
Aurkituta
Valentzian aurkitu dute ekainean desagertutako Sarrigurengo gaztea
Ekainaren 29 alde egin zuen neskak, bere borondatez, Iruñetik. Lehendabiziko asteetan familiakoekin harremanetan jarri zen arren, ondoren gaztearekin kontaktua galdu zuen familiak.
Erredakzioa
Ekainaren 29an desagertu zen Cristina Gomez Jimenez 16 urteko Sarrigurengo bizilaguna Valentzian aurkitu dute, Foru Poliziak ostegun honetan jakitera eman duenez.
Adin txikikoaren desagerpena dela eta, herritarrak eskertu nahi izan ditu Twitter bidez Foru Poliziak. Familiak haren desagerpena salatu bezain pronto, Egues Ibarreko Udalak neskatoaren argazkiak bidaltzeari ekin zion.
Adin txikikoaren etxekoek jakinarazi zutenez, ekainaren 29 alde egin zuen neskak, bere borondatez, Iruñetik. Lehendabiziko asteetan familiakoekin harremanetan jarri zen arren, ondoren gaztearekin kontaktua galdu egin zuten, inolako berririk izan gabe.