Gizartea -

Gertakaria

Errenteriako sutea nahita eragindakoa izan ote den ikertzen ari dira

Gertakariak asteazken gaueko 00:15 inguruan izan ziren, Larzabal auzoko 9, 11, 13 eta 15. atarien garajean. Ertzaintza sutea nahita eragindakoa izan ote den ikertzen dabil.

Sutea Errenterian. Foto: EITB
Sutea Errenterian
Sutea Errenterian. Foto: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza asteazken gauean Errenterian izandako sutea nahita eragindakoa izan ote den ikertzen dabil, Seguratsun Sailak jakitera eman duenez. Sutean bi moto eta bi auto kiskali ziren eta 140 bizilagun euren etxetik atera behar izan zituzten.

Gertakariak asteazken gaueko 00:15 inguruan izan ziren, Larzabal auzoko 9, 11, 13 eta 15. atarien garajean.

Bi solairu ditu garajeak, eta pisuetako batean izan zen sutea. Lau atari horietako bizilagunak etxetik atera zituzten, badaezpada.

01:25erako, suhiltzaileek sua itzaltzea lortu zuten, eta bizilagunak normaltasunez itzuli ziren etxera, ez baitzen inor zauritu. Suaren eraginez, bi moto eta bi auto erabat kiskalita gelditu ziren.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak Errenteria albisteak