Gizartea -
Pontevedran
Indarkeria kasu bat ikertzen ari dira, bikote bat hilda aurkitu ostean
Gizonezkoak ustez emaztea etxean hil, eta, geroago, bere buruaz beste egin ote duen aztertzen ari dira agenteak. Kasua berretsiz gero, Espainian urteko 37. biktima izango litzateke.
Erredakzioa
Pontevedrako Guardia Zibila emakumeen aurkako indarkeriaren ustezko kasu bat ikertzen ari da Galizian, 08:00etan Barro udalerrian emakume bat (38 urte ditu) eta haren senarra (48 urte ditu) hilda aurkitu ostean.
Gizonezkoak ustez emaztea etxean hil, eta, geroago, bere buruaz beste egin ote zuen aztertzen ari dira agenteak. Kasua berretsiz gero, Espainian urteko 37. biktima izango litzateke, seigarrena Galizian.
Gobernuak Galizian duen Ordezkaritzak jakitera eman duenez, emakumeak aurrez ez zuen inolako salaketarik jarri.
Institutu armatuko iturriek azaldu dutenez, ustezko erasotzaileak telefonoz deitu du 08:30ean, emaztea hil duela esanez, eta, geroago, bere buruaz beste egingo zuela adierazi du.
Berehala patruila bat bertaratu dute lekura, eta etxebizitza baten barruan agenteek emakume bat aurkitu dute, buruan bi tiro zituela. Gizonezkoa urkatuta hil da.