Gizartea -
Eustaten datuak
EAEko ikasleen % 44k goi-mailako hezkuntza dute, EBren datuen gainetik
Bestalde, 20/24 urte bitarteko biztanleen %85,5ek bigarren mailako ikasketak gutxienez gainditzen ditu.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko 30/34 urte bitarteko biztanleen % 44,1ek goi-mailako hezkuntza zuten, Eustaten eta Eurostaten 2013ko datuen arabera. Ehuneko hori Europar Batasuneko 28 estatuen batez bestekoaren (% 36,8) gainetik dago.
Bestalde, 20/24 urte bitarteko biztanleen % 85,5ek bigarren mailako ikasketak gutxienez gainditzen dituzte.
Datuok 28-EBkoekin alderatuz gero, ikusten da Euskal Autonomia Erkidego egoera oso positiboa zela 2013an. Aurretik zeuden Irlanda (% 52,6), Luxenburgo (% 52,5), Lituania (% 51,3), Suedia (% 48,3), Zipre (% 47,8), Erresuma Batua (% 47,6) eta Finlandia (% 45,1).
Bestalde, Espainiako 30/34 urte bitarteko biztanleriaren % 40,7k zuen urte horretan goi-mailako hezkuntza. Azken urteetan adierazle honen bilakaera ikusgarria izan da, ikusi besterik ez dago 2004ko ehunekoak: 30/34 urte bitartekoak, goi-mailako hezkuntza zutenak, %33,5 ziren Euskal Autonomia Erkidegoan eta %35,9 Espainian.