Gizartea -
Ebola
Bartzelonako gaixoak ez du ebolarik
Gaixoa 38 urteko ginear bat da eta duela 10 egun itzuli zen, hain justu, Gineatik Espainiara. Azterketa egin diote gaur goizaldean, eta ebolarik ez duela baieztatu dute.
Erredakzioa
Ebola izan zezakeelakoan Bartzelonako Clinic Ospitalean zegoen gaixoak ez du ebolarik, Kataluniako Osasun Sailak ostegun honetan jakitera eman duenez.
Gaixoa Bartzelonako Vall d´Hebron Ospitalean zegoen hasiera batean, baina sintomak ikusirik, adituek nahiago izan dute Clinic Ospitalera eraman bertan sakon azter dezaten.
Azterketaren emaitzak Madrilgo Majadahonda Mikrobiologia Zentro Nazionalera bidali dituzte bertan ondo aztertu eta gaixoak ebola duen edo ez baieztatzeko. Izan ere, gaixoa abuztuaren 17an heldu zen Bartzelonara Ginea Conakrytik, ebola kasuak atzeman diren zonaldetik, hain zuzen. Han zela, traumatismo kraneoentzefalikoa izan zuen ginearrak, eta bertan artatu zuten. Beraz, zonalde hartako erizainekin kontaktuan egon da.
Iragan astean lehenengo aldiz jarri zen martxan protokoloa Bartzelonan, 36 urteko diplomatiko senegaldar batek ebola izan zezakeelakoan. Clinic Ospitalean bakartuta egon zen, izan ere, Ginea Conakryn izan da abuztuan, ebola kasu dezente dauden lurraldean, hain justu.