Gizartea -
Carlos III. ospitalean
Juliana Bonoha sinestunak alta jaso du 21 egunen ostean
Miguel Pajaresekin elizgizonarekin batera Espainiaratu zuten Liberiatik. Pajares hil egin zen abuztaren 12an ebolaren ondorioz.
Erredakzioa
Juliana Bonoha sinestunak alta jaso du 21 egunez Madrilgo Carlos III. Ospitalean isolatuta egon ostean, ebola izan zezakeela uste izanda.
Ospitaletik jakitera eman dutenez, sinestuna 09:00etan atera da ospitaletik, eta Sorkundez Garbiko Kongregazio Misiolariarekin biltzekotan zen.
Kongregazioak ohar bat bidali du Bonoha “osasuntsu eta animatuta” dagoela esanez. Halaber, komunikabideei ez erantzuteko erabakia errespetatzea eskatu du, “atseden hartu behar duelako”.
Juliana Bonoha Madrilera iritsi zen abuztuaren 7an Liberiatik Espainiaratuta Miguel Pajares elizgizonarekin (abuztuaren 12an hil zen, ebolagatik) batera. Bonoha 21 egunez izan da isolatuta eta behaketa pean Carlos III. Ospitalean. Hainbat test egin dizkiote, eta ebola izateko aukera baztertu dute.