Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume bat eta bere bikotekidea hilik aurkitu dituzte Bartzelonan

Bikotea emakumearen etxebizitzan aurkitu dute Mossoek. Polizia katalanak uste du gizonezkoak bere bikotekidea hil eta, ondoren, bere buruaz beste egin duela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona, emakume bat eta gizonezko bat, hilik agertu dira gaur arratsaldean L'Hospitaleteko (Bartzelona) etxebizitza batean. Esquadrako Mossoek uste dute emakumeen aurkako indarkeria kasu bat izan daitekeela.

Kataluniako Poliziak jakinarazi duenez, emakumearen etxebizitzan gertatu da ezbeharrak. Antza denez, gizonezkoak bere bikotekidea hil du, eta ondoren, bere buruaz beste egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak