Gizartea -
Gertakaria
Gidari bat arin zaurituta, autoak su-hartu eta itzaltzen saiatu ostean
Auto-gidari bat erredura arinekin eraman dute Txagorritxuko ospitalera, haren autoak su-hartu eta hura itzaltzen ahalegindu ondoren. Arratzua-Ubarrundian jazo da ezebeharra.
Erredakzioa
Auto-gidari bat arin zaurituta eraman dute Txagorritxuko ospitalera, Ferrari etxeko autoak su-hartu eta itzaltzen ahalegindu ondoren, Segurtasun Sailak Europa Pressi jakinarazi dionez.
04:15ean jazo da gertaera Arratzua-Ubarrundia udalerrian (Araban), Uribarri Ganboako urtegitik gertu. Bertan aparkatuta zegoen Ferrari etxeko auto batek su-hartu du, nola ez dakitela. Bikote bat zegoen ibilgailuaren barruan; gidaria sugarrak itzaltzen saiatu da, eta erredura arinekin eraman dute Txagorritxuko Ospitalera. Berarekin zegoen emakumea, ostera, onik dago.