Gizartea -
Ezbeharra
Pertsona bat hil dute labankadaz Biarritzeko etxebizitza batean
Antza denez, hildakoa lapurreta egitera sartu da, eta maizterrek labana batez eraso egin diote. Lepoan jasotako labankadak eragin dio heriotza.
Erredakzioa
47 urteko pertsona bat hil dute igande honetan Biarritzeko etxebizitza batean, labankadaz. Lepoan jasotako labankadak eragin dio heriotza.
Ezbeharra 07:30ak aldera gertatu da Biarritzeko golfaren inguruko etxebizitzan batean. Antza denez, hildakoa lapurreta egitera sartu da, eta maizterrek labanaz eraso egin diote.
Larrialdi zerbitzuetako langileak ezbeharraren tokira joan badira ere, ezin izan dute haren bizia salbatzeko ezer egin.
Antza denez, lapurreta saiakera batek ekarri du erasoa. Dena den, Poliziak ikerketa abiatu du, eta hainbat ikerketa lerro aztertzen ari dira.
Etxe barruan zeuden bi pertsona atxilotu dituzte.