Gizartea -

Arartekoak eta Emakundek

Jaizkibeli harrera egiteko eskatu diote Hondarribiko alkateari

"Herriak aspaldiko urteetan bizi izandako arazoei irtenbidea jartzeko", Arartekoak, Emakundek eta Diputazioak Jaizkibeli egingo zaion ongietorrian parte hartzeko eskatu diote Aitor Kerejetari.

Jaizkibel konpainia Hondarribiakoa kaleetan. Artxiboko irudia
Jaizkibel konpainia Hondarribiakoa kaleetan
Jaizkibel konpainia Hondarribiakoa kaleetan. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arartekoak, Emakundek eta Gipuzkoako Diputazioak Aitor Kerejeta (EAJ) Hondarribiko alkateari Jaizkibel Konpainia mistoari egingo zaion ongietorrira joateko eskaria egin diote ostiral honetan.

Emakundek, Emakumearen Euskal Institutuak ohar batean jakitera eman du, erakunde honetako zenbait kide, Arartekoa eta Gipuzkoako Diputazioa datorren astelehenean Hondarribiko alardera joango direla Jaizkibel Konpainiari harrera egitera.

Hori dela medio, hiru erakundeek Kerejetari idatziz eskatu diote ongietorri horretan parte hartzeko, "herriak aspaldiko urteetan bizi izan duen liskarrei konponbidea jartzeko".

Hiru taldeek esan dute “arazo honi konponbidea bilatzeko lanetan” ari direla, eta Irungo San Martzialetan egin zuten bezala, Hondarribirako ere ohar bat idatzi dutela “jaiak bizilagunak elkartzeko direla eta herri baten nortasunaren isla” direla gogorarazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hondarribia argazkiak