Gizartea -
Hondakinen kudeaketa
Gipuzkoak biltzen duen materia organikoaren kopurua bikoiztu du 2014an
Bestalde, geroz eta hondakin gutxiago bidaltzen du zabortegietara. Aurten, lehen zazpi hilabeteetan, 101.908 tona bidali ditu, eta 2013an epe berean, 113.5047 tona.
Erredakzioa
Gipuzkoak biltzen duen materia organikoaren kopurua bikoiztu du 2014ko lehen zazpi hilabeteetan aurreko urteko epe berarekin alderatuta. Aurten, 13.294 tona materia organiko bildu dira Gipuzkoan.
Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa diputatuak "hondakinen alorrean egindako aldaketa eskertu" die herritarrei, Donostiako Alderdi Ederreko erakusketan jarri duten irekiera ekitaldian, eta erakusketa esker on hori adierazteko dela gaineratu du.
Bi eragile izan omen dira funtsezkoak materia organikoaren bilketa aldatzeko: batetik, herrietan hondakinak biltzeko sistema eraginkorrak ezartzea, eta, bestetik, herritarren konpromisoa eta ahalegina.
Bestalde, Gipuzkoak geroz eta hondakin gutxiago bidaltzen ditu zabortegietara. Aurtengo lehen zazpi hilabeteetan, iaz epe berean baino % 10,2 gutxiago bidali da zabortegira (2013an, 113.507 tona eraman ziren, eta 2014an, 101.908 tona). Halaber, Gipuzkoan 170.000 errefusa tona sortzea aurreikusten du Gipuzkoako Foru Aldundiak, duela zazpi urte baino % 38,5 gutxiago.