Gizartea -

Aholkularitza kontseilua

Ahaztua izateko eskubideari buruzko saioa, Googleren eskutik, Madrilen

Gaurko saio publikoan sektoreko adituen iritziak jasoko dituzte, alor legalak, teknologikoak eta etikoak aztertuta.

Googleren ‘ahaztua izateko eskubidea’ri buruzko jardunaldia, Madrilen. Argazkia: Efe
Googleren ‘ahaztua izateko eskubidea’ri buruzko jardunaldia, Madrilen.
Googleren ‘ahaztua izateko eskubidea’ri buruzko jardunaldia, Madrilen. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Googleren aholkularitza kontseiluak saio publikoa egingo du gaur Madrilen, Interneten ahaztua izateko eskubideari buruz, gai horretan adituak direnen iritziak jasotzeko. Horren harira, David Drummond Googleren gai juridikoen zuzendari nagusiak jakitera eman duenez, dagoeneko 100.000 herritarren eskariak iritsi zaizkie, ahaztuak izan nahi dutenen eskariak, alegia.

Besteak beste, Eric Schmidt Googleren presidente exekutiboa, Jimmy Wales Wikipediaren fundatzailea, Frank La Rue NBEren kontalari berezia, Sylvie Kauffman Le Monde-ren erredakzioburua, Sabien Leuftheusser-Schanarrenberger Alemaniako parlamentari eta Justizia ministro ohia eta Jose Luis Piñar Espainiako Datuen Babeserako zuzendari ohia izango dira bertan.

Madrilgo jardunaldiaren ostean, kontseilua Erroman bilduko da bihar, Parisen irailaren 25ean, Varsovian irailaren 30ean, Berlinen urriaren 14an, Londresen urriaren 16an eta Bruselan azaroaren 4an.

Bilera bakoitzean, kontseiluak gonbidatutako adituen iritziak entzungo ditu, eta horren inguruko galderak egingo dizkie, alor legal, teknologiko eta etikoen inguruan. Saio publikoak bi ordu eta erdi inguru iraungo du, eta Googleren aholkularitza kontseiluaren webgunean jarraitu ahal izango da, zuzenean.

Ekitaldian, publikoak galderak egin ahal izango dizkie kontseiluari eta gonbidatutako adituei. Gainera, iritzia emateko aukera egongo da webgunean bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Google bideoak