Gizartea -

Gertakaria festetan

Bost atxilotu Hondarribiko jaietan gertatutako borroka batean

Gertakariak larunbat goizaldean jazo ziren Hondarribiko erdialdean. Kostaldeko herriaren festak dira eta zonaldea jendez lepo zegoen borroka gertatu zenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost pertsona, horietako hiru adingabeak, atxilotu ditu Ertzaintzak Hondarribian borroka batean parte hartzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertakariak 02:30 aldera jazo ziren larunbatean, Hondarribiko erdialdean. Kostaldeko herriaren festak dira eta zonaldea jendez lepo zegoen borroka gertatu zenean.

Gazteek botilak erabili zituzten aurkariei eraso egiteko. Lanean ez zeuden zenbait ertzainek esku hartu eta ustezko erasotzaileak atxiki zituzten.

Ondoren, Irungo polizia-etxeko ertzainak bertaratu ziren eta bost pertsona atxilotu zituzten: 21 urteko gazte bat, 18 urteko beste bat eta 17 urteko hiru adingabe.

Borrokaren ostean hiru gaztek salaketak aurkeztu zituzten eta osasun zentro batean artatu behar izan zituzten, Segurtasun Sailak azaldu duenez. Adingabeen Fiskaltza jakinaren gainean jarri zuen Ertzaintzak. Beste bi atxilotuak Irungo epaitegiak deituko ditu gertatutakoa azaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hondarribia bideoak