Gizartea -

Klitoria erauzi diete

Bi ablazio kasu atzeman dituzte Euskadin

Biktimak maliar eta ginear jatorriko bi neskato dira. Iaz herrialde horietara oporretan joan zirenean erauzi zieten klitoria.

Fiskaltza bi neskatoren kasuak ikertzen ari da

1:49

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Fiskaltza Nagusiak gutxienez bi ablazio kasu atzeman ditu Euskadin, eta Emakundek protokolo berezia abiatu du. Espainiako Estatuan ablazioa delitu da.

Emakundetik azaldu dutenez, biktimak maliar eta ginear jatorriko bi neskato dira. Iaz erauzi zieten klitoria, herrialde horietara oporretan joan zirenean. Langile sozialak ohartu dira neskatoen egoeraz.

Emakunde protokolo bat garatzen ari da, lehen mailako arretako medikuak prestatzeko, harreman zuzena baitute ablazioa egiten duten herrialdeetako (Mali, Ginea, Nigeria, Mauritania...) etorkinekin.

Gainera, erakundeen arteko talde bat sortuko dute, ablazioa prebenitzeko, baina bide penala abiatu gabe, Fiskaltzak "birbiktimizazioa" saihestu nahi baitu.

Emakunderen arabera, ablazioa egiten duten herrialdeetatik etorkin gehien dituen erkidegoen zerrendan zazpigarrena da EAE. Herri horietatik 10.000 etorkin heldu dira guztira; horietako 3.000 emakumeak dira, eta 800, hain zuzen, hamabost urtetik beherako neskatoak. Azken horiek daude ablazio arriskuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Emakunde albisteak