Gizartea -

Nafarroa

Gizon bat hil da Artaxoan, entzierro batean izandako zaurien ondorioz

43 urteko biktima herriko festetako entzierroan jasandako zauriengatik hil da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artaxoan (Nafarroa) 43 urteko bizilagun bat hil da herriko festetako entzierroan jasandako zaurien ondorioz. Dirudienez, zezen batek adarkatu, eta burua lurraren aurka kolpatu zuen.

Ezbeharra aurreko astean gertatu zen zen. Ordutik gizonezkoa Nafarroako ospitalean izan da, eta ostiral honetan hil da. Hiru seme-alabaren aita zen.

Artaxoako Udalak doluminak erakutsi ditu heriotzagatik, eta datorren astelehenean hildakoaren omenez elizkizuna izango dela jakinarazi dute. Familiak larunbat honetan ospatuko ditu hileta-elizkizunak, Iruñean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur