Gizartea -
Legionella agerraldia
Beste hiru pertsona hil dira Bartzelonan legionelaz kutsatuta
Duela hamabost egun Sabadellen izan zen beste legionela kasu baten ondorioz lau pertsona hil ziren.
Erredakzioa
Beste hiru pertsona hil dira legionela-agerraldiagatik Ripolleten (Bartzelona), Sabadelletik gertu dagoen herri batean, Antoni Mateu Kataluniako Osasun Publikoaren Agentziako zuzendariak jakitera eman duenez.
Duela hamabost egun Sabadellen izan zen beste legionela kasu baten ondorioz lau pertsona hil ziren. 34 pertsona kutsatu dira, eta horietatik 17k ospitalean jarraitzen dute.
Ripolleteko agerraldiak bost pertsonari eragin die, 63 eta 84 urte artean dituzte. Horietako hiru hil dira (bi gizonezko eta emakumezko bat), batek ospitalean jarraitzen du eta besteari alta eman diote.
Kataluniako Osasun arduradunek azaldu dutenez, duela astebete Ripolleten izandako agerraldiari egotzi dakiokeen kasu berririk ez da izan.