Gizartea -

Ertzaintza

Interneteko iruzurrek gora egin dute EAEn

Delitu mota honek gora egin du, eta urtarril eta uztail artean 2.508 salaketa aztertu dituzte.

Interneteko iruzurrek gora egin dute EAEn. Argazkia: EiTB
Interneteko iruzurrek gora egin dute EAEn.
Interneteko iruzurrek gora egin dute EAEn. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Interneteko iruzurrek gora egin dute EAEn 2014an, eta urtarril eta uztail artean 2.508 salaketa aztertu ditu Ertzaintzak. Horren aurrean, pertsona ezezagunei pasahitzak eta ordenagailuan urrutiko kontrol bidez sartzen ez uztea aholkatu dute.

Segurtasun Sailak ohartarazi du EAEn egiten diren hiru mauletatik bi Internet bidez egiten direla. Kasu guztietan, gaizkileek gehiegizko konfiantza edo ordenagailuen babesik eza baliatzen dute iruzurra egiteko.

"Birus informatikoaren iruzurra" da aurten gehien ugaritu den maula mota. Iruzur hori egiteko, gaizkileek biktimen etxera deitzen dute, sektoreko enpresa handi baten izenean deitzen ari direla esanez, eta ordenagailuan birusa dutela ohartarazten diete. Ingelesezko edo atzerriko doinuaz hitz egiten dion gaizkileak erabiltzailearen konfiantza bereganatuz gero, haren aginduei jarraituz, biktimak ordenagailua urrutitik kontrolatzeko aplikazio bat jaisten du.

Ustez birusa ezabatu ostean, gaizkileak 30 euro kobratzen dizkio bezeroari, baina, ordainketa egiterakoan, biktimak bankuko txartelaren zenbakia idazten du, eta iruzurgileak hori ikusi eta gordetzeko aukera du. Datu horiek baliatuz, gaizkileak erosketak egiten ditu, 200 euro ingurukoak, 1.000 eurora iritsi arte.

Azken hilabeteotan iruzur mota horren salaketak jaso ditu Ertzaintzak: 16 Araban, 18 Bizkaian eta 10 Gipuzkoan.

Ertzaintzak 3.592 salaketa jaso zituen 2013an Interneteko iruzurrengatik, aurreko urtean baino 1.000 gehiago.

Hala ere, delitu mota honek gora egin du, 2014ko urtarril eta uztail artean 2.508 salaketa jaso baitituzte.

Iruzurren artean, geroz eta gehiago dira Internet bidez egiten direnak. 2012an iruzurren % 45 egiten ziren Internet bidez, 2013an % 61 eta 2014ko lehen zazpi hilabeteetan % 66.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea