Gizartea -

Zientzia

Gibel koipetsua atzemateko CIC bioGUNEren testa patentatu dute AEBn

Gaixoen % 94ri eritasuna hautemateko gai da.

2012an atzeman zuten testa CIC BioGUNEko ikertzaileek.
Ikertzaileak
2012an atzeman zuten testa CIC BioGUNEko ikertzaileek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gibel koipetsuaren gaitza diagnostikatzeko CIC bioGUNEk diseinatutako lehen test ez-inbaditzaileak bi patente lortu ditu AEBn. Testa 2012an diseinatu zuten CIC bioGUNEko ikertzaileek, OWL eta CIBERehd enpresekin eta Espainiako, Frantziako eta AEBko beste hamaika ospitale eta ikerketa-zentrorekin lankidetzan.

CIC bioGUNEko iturriek ohar batean azpimarratu dutenez, testa "gaixoen % 94ri eritasuna hautemateko gai da". Bertan nabarmendutakoaren arabera, gibel koipetsu ez alkoholikoa eritasun hepatiko arruntena da Europan eta AEBn, eta Asian eta Indian ere gora egin du gaixoen kopuruak.

OWL enpresak, horrenbestez, bi patente lortu ditu AEBn, eta laster Brasilen eta Mexikon ere eskuratuko ditu.

2009-2011. urteen artean, CIC bioGUNEk eta OWL enpresak 467 gaixorekin egindako ikerketaren ondorio da orain patentea lortu duen testa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea