Gizartea -
Getxoko Portu Zaharrean
Getxoko uretan desagertutako gizonezkoaren gorpua topatu dute
09:00ak aldera aurkitu dute, Portu Zaharraren parean. Bere txakurra uretatik ateratzeko asmoz sartu omen zen uretara.
Erredakzioa
Getxoko uretan goizaldean desagertutako gizonezkoaren gorpua topatu dute erreskate taldeek. 09:00ak aldera aurkitu dute gorpua, Portu Zaharrean, Segurtasunak Sailak jakitera eman duenez.
Antza, 39 urteko gizonezkoak Ereaga parean egin zuen uretara salto, bere txakurra uretatik atera ezinda zebilelako.
Goizaldean, 01:15 inguruan, jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek, eta Ertzaintzak, Getxoko Udaltzaingoak, suhiltzaileek eta Gurutze Gorriak hartu dute parte erreskate lanetan. 03:30ean txakurra onik aurkitu dute, baina itsasoa zakar zegoen, eta bilaketa-lanak gaur goizera arte bertan behera uztea erabaki dute.
Goizean topatu dute haren gorpua, lanei ekin eta berehala.