Gizartea -

Auzitegi Nazionala

Forum Filatelicoko 32 arduradun auzipetu dituzte iruzurra leporatuta

Pablo Ruz epaileak 269.203 bezerori 3.702 milioi euroko iruzurra egitea egozten die.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak Forum Filatelicoko 32 arduradun auzipetu ditu 269.203 bezerori 3.702 milioi euroko iruzurra egitea leporatuta. Gaur kaleratutako auto batean salatu duenez, enpresaren zuzendaritzako kideek "piramide motako iruzurra" egin zuten, eta bezeroek eskuratzen zituzten zigiluen prezioak puzten zituzten.

Epaileak dio Forum ez zela bideragarria ekonomikoki "hasiera hasieratik, eta jasanezina zen alde guztietatik"; izan ere, bezeroek enpresak ezarritako prezioak ordaintzen zituzten zigiluengatik, "filatelia merkatuan lortuko luketena baino askoz garestiago".

"Forum Filatelicok ez zuen nahikoa ondarerik eta ez zuen nahikoa baliabide sortzen ordainketa konpromisoak bete ahal izateko, jarduerari eusteko gastu handiak egin behar baitzituen, eta inbertsioek ia emaitzarik ematen ez zutelako eta filatelia ondarearen prezioa nabarmen puztuta zegoelako", azaldu du epaileak.

Autoan agertzen denez, Forumek 38 milioi euroko galerak zituen 2006rako. Bestalde, enpresak zioen zigilu bildumak 4.300 milioi euroko balioa zuela, baina hamaika aldiz txikiagoa zen bere balioa, Yvert & Tellier katalogoaren arabera, eta "kasurik onenean", zigiluen salmentarekin 86 milioi euro lortuko zituzten 2007an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea