Gizartea -
Gasteizko epaitegia
De Andresen eta SOS Arrazakeriaren adiskidetze-egintza, azaroaren 3an
Kontziliazio ekitaldian akordiorik ez badago, SOS Arrazakeria elkarteak kereila kriminala aurkeztuko du Arabako ahaldun nagusiaren kontra.
Erredakzioa
Gasteizko epaitegi batek Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia eta Arabako SOS Arrazakeria elkartea adiskidetze-egintzara deitu ditu datorren azaroaren 3an.
Bi aldeak akordioa batera heldu ezean, SOS Arrazakeriak kereila kriminala aurkeztuko du Arabako ahaldun nagusiaren kontra. De Andresek esan zuen SOS Arrazakeria elkarteak iruzurra egin zuen eta erakunde publikoek laguntza sozialetan 13 milioi euro xahutu behar izan dituztela ustezko iruzur horren ondorioz.
Bi aldeak derrigortuta daude azaroaren 3an epaitegira joatera. Bertaratu ezean, zitazioaren kostuak ordaindu beharko ditu eta adiskidetze-egintza baliorik gabe geratuko litzateke.