Gizartea -

Usurbil

Langileak legez kanpo izateagatik bi enpresaburu atxilotu dituzte

Usurbilen izan dira atxiloketak. Poliziaren arabera, pipermin-bilketarako langileak ekartzen zituzten, atzerritik, ez zieten kontraturik egiten eta baldintza oso kaskarretan biziarazten zieten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak bi enpresaburu atxilotu zituen, astelehenean, Usurbilen. Nekazaritzara bideratutako enpresak zituzten biak. Bortxakeria delitua eta langileen eskubideen aurkako delitua egotzita atzeman zituzten,  ustez,  legez kanpo zituztelako langileak.

Usurbilen izan dira atxiloketak. Poliziaren arabera, pipermin-bilketarako langileak ekartzen zituzten, atzerritik, ez zieten kontraturik egiten eta baldintza oso kaskarretan biziarazten zieten.

Polizia Nazionalak EAEn duen ordezkaritzak jakitera eman duenez, irailean egin zen operazio baten bigarren fasea izan zen astelehenekoa. Orduan ere, bi enpresaburu hartu zituzten atxilo, Usurbilen,  delitu bera egotzita.

Antza, enpresariak atzerrira joaten ziren, beharginak bilatzera. Lan-kontratua eskaintzen zieten, baina behin etortzen zirenean, inoiz ez zituzten agindutako lan-baldintzak izaten.

"Dokumentazioa erretiratzen zieten langileei. Elkarrekin bizitzera behartzen zituzten, obretan erabiltzen dituzten etxoletan, oso baldintza eskasetan. Ez zuten kontraturik, asteko egun guztietan egiten zuten lana, goizetik gauera arte", esan du Poliziak.

Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, sei langile zeuden modu horretan lanean, denak, izatez, errumaniarrak. Enpresaburuak ere errumaniarrak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana berriak Delituak azken ordukoa Usurbil argazkiak Enpresak