Gizartea -

Droga

17 lagun atxilotu dituzte Behobian, drogaren kontrako operazio batean

Polizia operazioa zabalik dago eta litekeena da atxilotu gehiago izatea. Bestalde, atxilotuak datozen orduetan pasatuko dira epailearen aurretik.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
17 lagun atxilotu dituzte Behobian, drogaren aurkako operazio batean

0:50

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 lagun atxilotu eta 4 etxebizitza miatu dituzte larunbat honetan Behobian, drogaren kontrako polizia operazio batean.

Irungo Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, polizia operazioa 12:00ak eta 14:00ak bitartean gertatu da, eta duela urtebete hasitako ikerketa baten emaitza izan da.

Operazio horrekin Irun inguruan antzeman zuten droga salmenta puntua desegiten saiatu dira.

Polizia operazioa "denboran luzatu egin da atxiloketak egiteko beharrezkoak ziren frogak pilatu ahal izateko", Irungo Udalak bidalitako oharraren arabera.

Poliziak 17 atxilotuak identifikatzen ari da eta datozen 24 orduetan epailearen aurretik pasatuko dira. Dena den, polizia operazioa zabalik dago eta litekeena da atxilotu gehiago izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Drogak gaur