Gizartea -
Bilbo
Beste hiru familiak salatu dute Bilboko irakaslea sexu-abusuengatik
Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasle bati sexu-erasoa egitea leporatuta atxilotu eta kartzelara bidali zuten irakaslea.
Erredakzioa
Bilboko ikastetxe batean ikasleei sexu-abusuak egiteagatik atxilotu eta kartzelatutako irakaslearen kontrako salaketa jarri dute beste hiru familiak Ertzaintzaren aurrean.
Irakaslea Basauriko kartzelan dago larunbatetik, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako bere ikasle bati sexu-abusua egitea leporatuta.
Hortaz, ikasleei zirriak egin zizkiela eta, dagoeneko lau dira salaketa ipini duten familiak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek baieztatu dutenez.
Maisua ostegunean atxilotu zuten, adingabeei sexu-abusuak egitea egotzita, eta epaileak larunbatean eman zuen espetxean sartzeko agindua.