Gizartea -

Ebolaren krisia

Mato babestuta sentitzen da

Bestalde, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren bozeramaileak uste du ebolaren jarraipenerako batzordeak "denbora luzean" jarraitu behar duela.

Ana Mato Espainiako Osasun ministroa. Argazkia: Efe
Ana Mato Espainiako Osasun ministroa.
Ana Mato Espainiako Osasun ministroa. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Mato Espainiako Osasun ministroak esan du Mariano Rajoyren babesa duela, eta inolako momentutan ez dutela beregan duten konfiantza galdu, nahiz eta Soraya Saenz de Santamariari eman ebolaren jarraipenerako batzordearen presidentetza.

Dimititzeko aukeraz galdetuta, orain bere helburu bakarra ebolarekin kutsatutako Teresa Romero erizain laguntzailea sendatzeko lan egitea, zaintzapean dituztenen jarraipena egitea eta osasun langileak babestea dela esan du.

"Garrantzitsuena da Gobernu arduratsu batek egin beharreko guztia egiten ari garela", azpimarratu du ministroak.

Bestalde, Europar Batasuneko Osasun ministroek ebolaren inguruan hitz egiteko ostegunean egingo duten bileran parte hartuko ote duen galdetuta, oraindik ez dakiela erantzun du. Izan ere, egun horretarako iragarri zuen bere agerraldia Diputatuen Kongresuan.

Hori horrela, Bruselako bileraren gai zerrenda eta parte-hartze eredua jakiteko zain omen dago.

Azkenean, Bruselara joatea erabakiz gero, Kongresuko agerraldia atzeratu egingo luke.

Batzordeak "denbora luzean" jarraitu behar du

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordeak, bere aldetik, ebolaren jarraipenerako Batzordeak "denbora luzean" jarraitu behar duela azpimarratu du, birusarekin harremanetan izan daitezkeen misiolarien eta boluntarioen egoera zaintzeko.

Senatuko kontrol saioan adierazi duenez, batzordeak "denbora luzean jarraitu behar du, Afrikan gertatzen denak kezkatzen baikaitu, misiolariak eta bertan lan egiten duten boluntario guztiak barne".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ebola berriak