Gizartea -
Indarkeria matxista
Hiru emakumek sexu-erasoak salatu dituzte Abadiñon
Ama bat eta bi alabak (horietako bat, adingabea) dira biktimak. Sendiaren lagun bat ei da erasotzailea.
Erredakzioa
Abadiñoko (Bizkaia) hiru emakumek, ama batek eta bi alabek (horietako bat adingabea da), sexu-abusuak salatu dituzte, hainbat hedabidek gaur jakinarazi dutenez. Hain zuzen ere, sendiaren lagun batek egin ei dizkie abusuak.
Ustezko erasotzailea, 40 urtekoa, asteazkenean atxilotu zuten, baina epaileak aske utzi zuen, emakumeengandik urruntzeko agindua eman ondoren.
Antza denez, gizonezkoak lau urtez egin zizkien abusuak amari eta alaba zaharrenari. Adingabeari azken egunetan egin omen dio eraso, eta horrek salatu duelako jakin da gertatutakoa.
Emakumeen elkarteek elkarretaratzea deitu dute biharko, 19:00etan, Abadiñoko Txanporta plazan. Udalak gaitzetsi egin ditu eraso matxistak.