Gizartea -

Trebiñuko haurra

Anne Ganuzaren sendiak helegitea jarriko du auzia artxibatzearen aurka

Haurra martxoan hil zen Txagorritxuko ospitalean, barizelak jota. Gurasoek Osakidetzaren eta Gaztela eta Leongo Osasun zerbitzuaren kontrako salaketa jarri zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoan Gasteizko Txagorritxu ospitalean hil zen Anne Ganuza hiru urteko neskatoaren gurasoek helegitea jarriko dute Gasteizko epaile batek auzia artxibatzeko hartutako erabakiaren kontra.

Anne Ganuza martxoaren 17an hil zen, barizela atzeman ostean haren osasun egoerak okerrera eginda.

Orduan Anne Ganuzaren gurasoek Osakidetzaren eta Gaztela Leongo osasun zerbitzuen kontrako salaketa jarri zuten, medikuek eta 112 larrialdi zerbitzuko deia erantzun zuen pertsonak modu arduragabean jokatu zutela argudiatuta.

Gasteizko 4. zenbakiko Instrukzio Epaitegiko buruak, ordea, auzia artxibatzea erabaki zuen duela astebete, zigortzeko moduko jokabiderik antzeman ez zuela argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea