Gizartea -
Iruzurra
Ertzaintzak mezu elektroniko bidezko iruzurrak atzeman ditu enpresatan
Iruzurgileak enpresarekin harremanetan jartzen dira haien hornitzaileak direla esanez eta dirua kontu korronte berri batean sartzeko eskatuz.
Erredakzioa
Ertzaintzak enpresei egindako iruzur informatikoak atzeman ditu eta, oraingoz, bi kasu izan dira.
EiTBk jakin ahal izan duenez, Turkiako enpresa bati 500.000 euro lapurtu dizkiote, eta EAEko beste enpresa bati, zenbait mila euro (ez dute zenbatekoa zehaztu).
Ertzaintza beste kasu gehiago ikertzen ari dira, baina momentuz ez dute datu gehiagorik baieztatu.
Iruzurgileek ondoko prozedura darabilte: enpresari posta elektronikoa igortzen diote, haren hornitzailea izango bailiran, eta ordaindu beharreko dirua kontu korronte berri batean sartzeko eskatuz. Enpresak, bestelako egiaztapenik egin gabe, iruzurgileen esku dagoen kontu horretan sartzen du dirua.
Ertzaintzaren delitu informatikoen lan-taldetik gogora ekarri dute, horrelako ordainketak egin baino lehen, beste bide batzuetatik ziurtatzeko kontu korrontea benetakoa dela.