Gizartea -

Burgoseko Lurralde-auzitegia

Jose Javier Ezquerraren hiltzaileari 19 urteko zigorra ezarri diote

Doroteo B. erruduntzat jo eta 17 urteko kartzela-zigorra ezarri diote abokatua hiltzeagatik eta beste bi urte eta zazpi hilabeteko espetxe-zigorra biktimaren ibilgailua erretzeagatik.

Epaiketa. Artxiboko irudia: EiTB
Epaiketa. Artxiboko irudia: EiTB
Epaiketa. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Javier Ezquerra abokatua hil zuen gizonari 17 urteko kartzela-zigorra ezarri diote hilketagatik eta beste 2 urte eta 7 hilabeteko espetxe-zigorra biktimaren ibilgailua erretzeagatik, Burgoseko Lurralde-auzitegiaren epaiaren arabera.

Herri-epaimahaiak urriaren 10ean erabakia hartu zuen. Magistratuak Doroteo B. hilketaren erruduntzat jo du, baina lankidetzaren aringarria aplikatu dio; izan ere, hiru hilabete geroago gorpua topatzen lagundu zuen akusatuak. Abokatua 2012ko otsailaren 15ean hil zuen.

Bestalde, Jose Angel B. Doroteoren anaia txikia errugabetzat jo zuen epaimahaiak. Hilketagatik akusatu zuten, baina “ahozko epaiketan ezin izan zuten frogatu”. Hala ere, “frogak ezkutatzeko” biktimaren ibilgailua kiskaltzeko orduan parte hartu zuela erabaki zuen epaimahaiak.

Horregatik, Jose Angel B. anaiari bi urteko espetxe-zigorra ezarri diote, baina ez da kartzelara itzuliko; izan ere, zigorraren zatirik handiena behin behineko espetxealdian bete du. 2012ko martxoan espetxeratu zuten.

Abokatuaren alargunari 200.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Doroteok, eta 100.000 eurokoa seme-alaba bakoitzari. Bi seme-alaba ditu biktimak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea