Gizartea -

Relatio Synodi

Gotzainen Sinodoak gay eta dibortziatuak Elizan onartzea proposatu du

Bergogliok onartu du eztabaidetan "tentsioa eta tentaldiak" izan direla, horien artean, "etsaitasunezko zorroztasuna" aipatu du.

Aita Santua
Aita Santua
Aita Santua

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gotzainek gaur egungo familiaren inguruko gogoeta egin zuten larunbatean, besteak beste, berriz ezkondutako dibortziatuen gainean eta homosexualen gainean hitz eginez, eta fededun guztiak bere altzoan hartuko dituen Elizaren alde egin dute, gay eta dibortziatuak barne.

Relatio Synodi amaierako dokumentua da, eta aldaketa dakar, aurreko sinodoekin alderatuta. "Sinodoaren aitek” –hau da, bozkatzeko eskubidea duten gotzainek eta kardinalek- dokumentu horren puntuen gaineko bozketa egin zuten, eta ondoren agiria zabaldu zuten, Frantzisko aita santuak hala eskatuta.

Aita Santuak argi utzi zuen bilera honetan ez dutela ezkontzaren oinarrizko egia, hau da, "bereiztezintasuna” zalantzan jarri.

Gainera, gogorarazi egin zuen bere egitekoa, Eliza Katolikoaren buru den heinean, “batasuna bermatzea” dela.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Aita santua albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa LGTBI+ albisteak Vatikanoko azken ordukoa