Gizartea -
Polizia-operazioa
29 pertsona atxilotu dituzte drogaren aurkako polizia-operazio batean
618 kilo droga atzeman dituzten Estatu espainiarreko zenbait probintziatan, tartean Bizkaian, eta Frantzian.
Erredakzioa
Guardia Zibilak 618 kilo droga atzeman eta 29 pertsona atxilotu ditu Bizkaian, Burgosen, Tarragonan, Malagan, Kantabrian eta Frantzian egin de polizia-operazioan, gaur jakinarazi dutenez.
Ikerketa Kantabrian hasi zen eta bertako epaitegi batek agindu du operazioa. Espainiar, frantziar eta marokoar naziotasuna dute atxilotutako lagunek. Guztiei droga trafikoan aritzen diren talde ezberdinetako kide izatea leporatzen diete.
Zehazki, talde kriminaleko kidea izatea, droga trafikoa, armak izatea, dokumentuak faltsutzea eta dirua zuritzea egotzi die epaileak.
Agenteek 600 kilo haxix, 12 kilo speed, 1,3 kilo kokaina, 5 kilo marihuana eta LSD eta anfetamina kopuru handiak atzeman dituzte.
Estupefazienteak manipulatzeko sustantziak ere topatu dituzte eta atxilotutako lagunek martxan jarritako laborategi bat ere desegin dute.
Horrez gain, milioi eta erdi euroko balioa duten etxebizitzak, ibilgailuak eta armak aurkitu dituzte.