Gizartea -

Biztanleria

EAEk eta Nafarroak 110.000 biztanle galduko dituzte 2029rako

Euskal Autonomia Erkidegoan jaitsiko da gehien biztanleriaren kopurua eta 2002ko datuetatik behera kokatuko da.

Biztanleria EAEn jaitsiko da gehien 2029rako.
EAEko biztanleria.
Biztanleria EAEn jaitsiko da gehien 2029rako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) eta Nafarroak 110.202 biztanle galduko dituzte datozen 15 urteetan, Espainiako Estatistika Institutuak egindako Biztanleriaren Proiekzio txostenaren arabera. Hala, 2029an 2.056.975 herritar biziko dira EAEn, eta 635.636, Nafarroan.

Biztanleria EAEn jaitsiko da gehien (% 5, hots, 109.209 lagun), eta 2002ko kopuruetatik behera kokatuko da (2.082.911 biztanle zenbatu zituzten urte hartan). Nafarroan, 993 lagun gutxiago biziko dira 2029an, betiere egungo joera demografikoei eusten bazaie.

Heriotza-tasak eragingo du biztanleriaren jaitsiera. Izan ere, heriotzen kopurua jaiotzena baino handiagoa izango da: 1.000 biztanletik 48 galduko ditu EAEk 2029an.

Estatuko datuei dagokienez, milioi bateko galera izango da 2029an, eta 5,6 milioikoa, 2064an. Urte horretan, gainera, 65 urtetik gorakoen kopurua biztanleria osoaren ia % 40 izango da (% 18,2koa da gaur egun).

Hori horrela, 2024rako 45,8 milioi lagun biziko dira Espainiako Estatuan, eta 40,9 milioi, 2064an. Hildakoen kopuruak jaiotzena gaindituko du 2015ean, lehen aldiz.

Estatistika Institutuak heriotzen igoerari eta jaiotzen jaitsierari egotzi die biztanleriaren beherakada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak EAE