Gizartea -

Azaroak 8

Iparraldeko hainbat eragile izango da Kaskarotenearen manifestazioan

Ikastolen elkarteak deitu du protesta ekitaldia, alkateak Ziburuko ikastolari ezarri dion eguneroko isuna eta argindarraren etenaldia salatzeko.

Kaskarotenea ikastola. Argazkia: EiTB
Kaskarotenea ikastola.
Kaskarotenea ikastola. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskal Herriko hainbat elkarte, erakunde eta gizarte eragilek, euskararekin eta kulturarekin lotutakoak, babesa eman diote azaroaren 8an Ziburun (Lapurdi) Kaskarotenea ikastolaren alde egingo den manifestazioari.

Bertako alkateak, Guy Pouloyk, egunero 100 euroko isuna ordaintzera zigortu du ikastola, eta argindarra kendu dio 13 ikasle hartzen dituen ikastola lapurtarrari.

Laida Mujika ikastolako lehendakariak salatu du ulertezina dela alkatearen jarrera. Paskal Indo Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteko presidenteak, berriz, erasoa ikastolaren kontra ez ezik, euskararen eta euskal kulturaren aurkakoa dela esan du, eta azaroaren 8ko manifestazioan parte hartzeko deia egin du.

Paul Bilbao Kontseiluaren arduradunak uste du alkatearen jarreraren atzean euskararen ofizialtasuna errefusatzen duen Estatu frantsesa dagoela.

Besteak beste, Ezker abertzaleak, ikastolen elkarteak, Kontseiluak, ELA eta LAB sindikatuek, eta AEK-k egin dute bat mobilizazioarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Gizartea bideoak Gaurko titularrak Kultura Gaurko azken ordukoa Hezkuntza sistemako albisteak Lapurdiko berriak Kontseilua