Gizartea -
Ebola
Teresa Romerok isolamendua utzi du
Azken analisien arabera, bere fluidoetan ez dago ebolaren arrastorik.
Erredakzioa
Teresa Romero erizainak isolamendua utzi du. Azken analisien arabera, bere fluidoetan ez dago ebolaren arrastorik eta, ondorioz, isolamendutik atera eta gela arrunt batera eramatea erabaki dute, osasun arloko iturriek Efe agentziari jakinarazi diotenez.
Hala, Madrilgo Carlos III ospitalean jarraituko du Romerok, baina 5.solairuko gela arrunta batean. Bertan, behaketan egongo da, erizaina artatzen duen mediku taldeak hala erabakita.
Aurrerantzean, beraz, senitartekoak hartu ahal izango ditu, bisitan, eta datozen egunotan emango diote alta.
Urriaren 6tik egon da isolatuta Teresa Romero, ebolak kutsatuta. Urriaren 21ean lortu zuen ebola gainditzea, baina isolatuta jarraitzen zuen, fluidoetan arrastorik ez zegoela baieztatu bitartean.
Carlos IIIa erietxeko kideak agurtu ditu Teresa Romerok. Argazkia: EFE