Gizartea -
Lan-istripua
Sopuertako Udaleko langile bat hil da lanpostuan
Antza, bihotzekoa izan du 47 urteko langileak. Bertaratu diren larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin.
Erredakzioa
Sopuertako Udaleko 47 urteko langile bat hil da gaur goizean bere lanpostuan, EFE agentziak udal iturriak aipatuz adierazi duenez.
Hildako langilea Sopuertako bizilaguna zen, eta hainbat hilabetez peoi lanetan aritzeko kontratatu zuten.
Ezbeharra goizeko hamarrak aldera izan da, Baluga auzoan udalak duen biltegian.
Iturri berdinen arabera, larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eta ordu bete inguruan langilea bizkortzen saiatu dira. Antza, bihotzekoa izan du langileak eta tokian bertan hil da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea